XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ezagutzen zuten kontakizunaren bukaerari jarri zizkioten belarriak.

Emakumeak ere ez zuen galdu nahi izan han esaten zenik.

Entzulegoaz ohartuta ahotsa apur bat goratu zuen Nikolas zaharrak eta, mila pusketatan, hauts eta hondar bihurtu zen ispilu zuria, esan zuen.

Kiskalita, bertan hilda geratu zen betiko Taumara neskato begi-ederra. Bihotzik ez dauka Tlalok Jainkoak eta horregatik bidaltzen ditu uholdeak.

Hitz izugarri haien guztien atzetik isilunea egin zen La Posaditan.

Atariko umea kizkurtutik zegoen sarrrerako atean, adi-adi.

Azkenean heldu zion bereari agure zaharrak.

- Taumara bezala norbere buruaren harrokerian erortzen direnak zigortzen ditu beti Tlalok Jainkoak, baina sukarra jotakoak sendatzen ere badaki noiz edo noiz, gaiztakeriak beti baitakar onbidearen aurpegia berarekin batera.

Don Nikolasek beste bi Xtabentum eskatu eta behatz trebez atera zuen zigarro (...)